Prest gaude batailarako!

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Larunbata, 30 Apirila 2011 Argitaratua: Larunbata, 30 Apirila 2011
View Comments

Autodeterminazio eta Lurraldetasunaren bataila nagusia emateko posizio mugimenduak ematen ari dira eta gara azken hileetan. Bataila honek, gizartearen aktibazioarekin batera, bere zutabe instituzionala badauka, eta hain zuzen ere, hurrengo hilean berkokatzera goaz Hego Euskal Herriko mapa instituzionala.

Hauxe da eskutan daukagun erronka, Autodeterminazioa eta Lurraldetasunaren bataila nagusia irabazteko, guda zelaian ahalik eta posizio indartsuena hartzeko mugimenduak ematea.

Abertzale eta ezkertiarrok, hurrengo hauteskundeetarako indarrak bildu ditugu, herrirako proiektu eta ideiak Herri Programa txukunean bildu dira, egoerak exijitzen gaituen hautagai onenak bildu dira, eta berkokapen instituzionalerako batailaren zita jarrita dago, maiatzak 22. Prest gaude batailarako.

Gainera lagun berriak gehitu dira une garrantzitsu hauetan, Gabi eta Iontxu Sopelan, Gatza eta Anton ere bai, eta azkenean Mikel hiltzea lortu dutela ahaztu barik. Agur eta ohore!

Baina bataila honetan ez gaude bakarrik, arerioa badakigu nor den, PREST OTE DAGO ESTATU ESPAINOLA MAIATZAN KONFRONTAZIO POLITIKORAKO? AGERTUKO OTE DA ZITARA? EDO GUDA ZELAIA KEZ BETERIK UTZIKO DU ATXILOTU,TORTURA EDOTA ILEGALIZAZIO BERRIEKIN?

Koldarkeriarena da estatuaren historia,  jakin badakiguna, beraiek, gurea, indar posizioa dela  jakin badakiten bezala. Irekita dago indenpendentziarako atea, ukazio eta inposaketarena itxi dugun bezala.

Hurrengo asteetarako eginbeharrak zehaztuak dauzkagu, erasoei aurre egiteko prestatuta ere bai, lana eta borrokaren unea da.

Batailaren atarian Fidelek bere kideei esaten zien lez “Buena suerte a todo@s

Irabazi arte!

Bisitak: 1972

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu