Arin doa gure herria

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Igandea, 10 Apirila 2011 Argitaratua: Igandea, 10 Apirila 2011

 

“Aste on” idaztea suertatzen zaidan guztietan, egutegiari begirada ematen diot: zer dago egun hauetan hizketagai? Zer dabil bolo-bolo guztion ahotan? Zerk du gaurkotasuna lerro batzuk idazteko?. Egutegian atzera begira eta aste bateko epean…

Apirilaren 4an, astelehenean, ertzaintzak jipoitu gintuen gure herrian… hitz bi bakarrik etortzen zaizkit burura: nazka eta mespretxua.

Asteartean, apirilaren 5ean, euskal sindikatuek manifestazioa egin dute Madrilen… akatsak eta hutsuneak egon arren, azpimarratzekoa da Euskal sindikalgintzaren lana… txapo!

Apirilaren 6an, asteazkenean GALen aurkako epaiketan Planchueloren deklaraioak X eta Gonzalez “jaunaz”… eta PSOEk nori eman nahi dizkio “demokraziaz” irakasgairik?

Zazpian, osteguna, Korrika hasi da Trebiñon: jaia, errebeindikazioa, hizkuntza eta nazioa… herri honek sortu duen ekinbiderik onenetarikoa… onena ez bada.

8an, ostirala, “Egin Dezagun Bidea” aurkezten da… egingo dugu zailtasun guztien gainetik maite ditugunak gurekin egon arte.

9an, Bildu aurkeztu da Donostian, hobe ez aipatzea ezer, agian testu honi ere Rubalkabak lupa pasatuko dio.

Gaur hilak 10 ditu, Frantziako tiroketa, bi detenitu, ohiko "hitzak", ohiko "erreazioak" norbaitek sinisten ote du oraindik "bertsio ofiziala"?; eta egutegian aurrera begira, eta burua gehiegi estutu gabe...

13an Gatzak askasuna berreskuratuko du: Gatza ez zaitut ezagutzen, baina jakin badakit duintasunaren eredua zarela.

14an Errepublikaren eguna… askotan pentsatu izan dut zer izan zitekeen gure herriaz, gure bizimoduaz fasxistek gerra zibila irabazi izan ez balute…batek daki.

16an Korrika Sopelara helduko da, eta arratsaldean Gatzaren Ongi etorria Zornotzan. Goizean poztasunak iribarreak marraztuko ditu herriko kaleetan, eta arratsaldez poztasunak agian malkoak sortuko ditu une hori hunkigarria izango delako… “beltzak” ez zaudete gonbidatuta.

Nondik hartu eta nondik jorratu aktualitatea bizi garen gira bira honetan? Nondik hausnartu lasaitasunez gure egunerokoa hain arin doanean? Nondik oratu gaiak baretasunez aztertzeko astirik ez dagoenean…
Herri zoroa, herri maitagarria, herri neurotikoa, herri bizia gurea…

Bisitak: 2106
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu