Ai! Haiek denbora politak Haiek!

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Igandea, 20 Martxoa 2011 Argitaratua: Igandea, 20 Martxoa 2011

Akordaten naz, On Bitorinogaz  herriko eskoletara joateari utzi ta ostean, San Agustin deritzan Areetako ikastetxera Batxilergo-ikasketak jarraitzera joan ginala. Han hasi ginan batxilergoko 4.maila, garai hartakoa.

Ez dakit zeuek jakingo dozuen edo,… baina… neu baino gazteago zareenok ez behintzet. Garai hartan hamar urtegaz hasi ahal izaten zan Batxilergoa eta neu, beste jende askogaz, herriko eskoletan hasi nintzan Batxilergoa ikasten.

 

Ez ginan joaten, beste herrietan egiten zan bezin, institutoetara, ez ta ikastetxetara bere ez, hamairu urte edo bete arte, hau da, arestian esan dodan 4.maila ikastera joan arte.

Bada, harira etorten, San Agustinera hasi nintzala, lenengo egunetik etxe zarra eta nahiko iluna zala iritzi neutson.

Barruko gelak txikiak eta pobreak, ikasteko maiak oholezkoak eta erdi apurtuta, zulatuta eta zirriborroz josita, baina hori bai nahikoa garbiak ba ziran bai.

Lenengo momentutik beldur ikaran jarri nintzan, ikastetxe bertako zuzendari ez oso zarra baina nahiko abotsa lodia eta gogorra eukan gizona esautu nebanean, geroago nire Fisika ta Kimika irakaslea be izan zana.
Hura izan zan neure lenengo aburue, baina geroago konfirmatu be konfirmatu zan. Naiko irakasle gogorra eta garai hartako irakaskuntzako eredu be bazan bera be. Ule ta iztupa  emoten ebazan gizona zan bera be, On Bitorinoren antzera, biak ala biak antzinako eskolatakoak. Azalpen gutxiko gizona.

Ikasi be ikasi behar zan dan dana buruz eta automatak bezin edota loroen antzeko,  biharamunean irakasleari dan dana liburuan etorren bezin esan behar izaten iakon, errekreora edo patiora joan barik zigortuta geratu gura izan ez bazendun, jakina!. Eta hori zan zigorrik arinena. Atera kontu zelakoa izango zan handiena edo gogorrena. Zenbat domeka ikastetxean pasatu nebazanak!! Eta neu ez nintzan ikasle kaskarra, Pentsatu apur bat burugogorra edo izan banintzan!!.

Niretzako egunik politenak eguaztenak izaten ziran arratsaldez libre geneuzkanez, eta  trenean paseagaz bidaiatzea dohainik egiten gendunez bada Areetako zinematara edo Algortakoetara edo futbolinetan pasatzen genduzan egunok..

Ai!  Haiek denbora politak Haiek!

Bisitak: 2351

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu