Etxera, aski da, atxiloketa gehiagorik ez!

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Igandea, 13 Martxoa 2011 Argitaratua: Igandea, 13 Martxoa 2011
View Comments

Gabiren txanda zen eta oraindik preso dute. Herritar askok salatu genuen bezala atxiloketa hauek ez genituen onartzen. Gaur ere ez ditugu onartzen eta Gabirena eta gero gertatu direnak ere ez ditugu onartuko. Ahalegin handiak egiten ari dira egoera berri bat aurrera ateratzeko eta Estatuak zapuztu nahi ditu. Saiakera maltxur hau salatzen ari den Euskal Herriko gehiengo politikoa, sindikala eta sozialarekin guk ere bat egiten dugu.

Sopela.net egiten dugunok, Sopela aste on! atalean Gabik zuen txanda errespetatzea erabaki genuen eta hori dela eta, gaurko zutabe honetan Gabiren argazkia ipini dugu. Bere hutsunea eta beste hainbesteena ere gogoan izan nahi dugu. Gure artean egon arte horrela jarraituko dugu eta ziur gaude Gabik beriro bere ekarpena egingo digunean, une horretan errepresioa pairatzen egongo diren guztien egoera salatuko duela.

Gabi eta beste guztiak etxera! Errepresio gehiagorik ez! Demokrazia Euskal Herriarentzat!

Bisitak: 1988
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu