Erasmus euskaldun baten egunerokoa

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Igandea, 06 Martxoa 2011 Argitaratua: Igandea, 06 Martxoa 2011
View Comments

Gaur 2011. urteko martxoaren 5ean Irlandako hiri mediebal batetik idazten dizuet. Arratsaldeko 19:00rak direnean, Irlandako ohitura katolikoei ostiko bat eman eta Italiako lagun batzuekin inauteriak ospatzera joateko prestatzen nabil.  Tristurak jota nenbilen atzo, inauteriak ospatu ezingo nituelako hemen ez baitira ospatzen!! Lagun bat hurbildu eta mozorro jai batera gonbidatu ninduen arte. Ze tristea izango zan inauteririk gabeko mundu batean bizitzea …

Ostera egun guztia hirigunean txirrinduarekin gora eta behera ibili ondoren danborren, biolinen eta akordeoien soinua lagun, nire bizitzako mozorrorik kutreena lortu dudala uste dot. 1€ bateko bihotz formako betaurreko gorri batzuk,  ezpainak gorri-gorri eta makillaje kapa galanta, jertsea gorri eta maia beltz batzuekin Gris filmeko estilo makarra imitatzen saiatzen dena. 

Irla berdean bi hilabete laster egingo ditudanean, gero eta hobeto moldatzen hasi naizela konturatu naiz. Egia da Irla honek badituela mila enkatu, kolore berdeak jadanik tokitxo bat aurkitu du nire bihotzean, euriak ere bai noski. Baina segurazki, gehien gustatzen zaidan gauzetariko bat,  kalea beti musikari bikainez josita egotea da.

Azken egun hauetan urtarrileko hotz ikaragarriari agur esaten hasi garenean eta bide ertzetan kolore bizietako loratxo eta trebolak jaiotzen hasi direnean, kalean jotzen ibiltzen diren musikarien zenbakia biderkatu egin da. Gaur, etxe bakoitza kolore ezberdin batez margoztuta dagoen, hiri mediebal hontako kale eta bazter guztietan, bazegoen musikariren bat jotzen eta giroa alaitzen. Irlandako bibolinen, txistuen eta gaiten soinua bihotzerarte sartzen jatzu eta euriaz eta hotzaz babesteko sartu zaren pubetik, kondaira zeltaz jositako larre berdeetara eramaten zaitu, ametzetan.

Dena den globalizazioa leku guztietara heltzen dela badakizuenez, hemengo gazte gehienek badirudi MTV ikusi eta Estatu Batuetako musika entzutea nahigo dutela. Nik benetan espero dut; ohitura zeltak duen edertasuna, Irlandako  musika tradizionalaren aberastasuna eta hizkuntza Irlandesaren berezitasunak galduko ez direla! Euskaldunak ere galduko ez diren bezalaxe!

MUSU HANDI BAT DANORI IRLANDATIK!!
GOZATU INAUTERIAK!!

 

Bisitak: 1446
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu