Sortu

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Igandea, 13 Otsaila 2011 Argitaratua: Igandea, 13 Otsaila 2011

Ezker Abertzaleak emanda dauka, Euskal Herriaren aurrean, bere antolakuntza gaitasun eta indar politiko osoarekin agertzeko urratsa. SORTU, Prozesu Demokratikoaren ataritik aurrera egiteko erreferentzia.

Espainiako legediak finkatzen dituen baldintzak soberan bete ditugu, zein berba arraroak gure mugimenduan, ezta? Legeztapenaren eztabaida lehenengo momentutik gainditzeko eta estatu espainolak inposatzen digun eredu ez demokratiko honetan, edozein proiektua gauzagarria ote den praktikan erakusteko, ekintza politikoa burutu dugu, Madrilen bertan, Barne Ministerioan hain zuen. Espainiak ordezkatzen duen eredu ez demokratikoaren gainean, Euskal Herri eta Europako begiak jarri baititugu.

Ezker Abertzaleak, ordezkatzen dugun proiektua aurreratzeko zein gure kideak estatuen atzaparretatik askatzeko, estatuek inposatzen dizkiguten baldintza juridiko-politiko errefusagarriak, gure alde erabili ditugu: “Por inperatibo legal, prometo”, epaile nazkagarri horien aurrean deklarazioa prestatzean, Herriko Tabernak irekitzeko, edota gure eguneroko jardueran ehunka lege inposatuak onartzean, guztietan, baita borroka molde gordinetan ere, helburua argi eduki dugu, gu, ezker abertzaleko kideok, bagoaz, tinko, eta kontradizioak gure alde kokatuz, Europan,  Estatu sozialista berri bat eraikitzera.

Sortu, helburu honekin jaio da, ezker abertzaleak, antolakuntza gaitasun eta indar politiko osoarekin urrats berriak emateko, Prozesu Demokratikoa aurreratzeko, gure proiektu politikoa besteen proiektu ahulen aurrean, parez pare jartzeko eta gatazka politikoa behingoz konponbide parametro praktikoetan kokatzeko.

Iniziatiba gurea da. Emandako urratsa, ezker abertzaleak garatzen duen iniziatibaren barruan kokatuta dago, Euskal Herriak bizi duen unean iniziatiba badaukagu.

Besteen mugimendu politikoak, atxiloketa eta tortura kasu berriak, presoekiko presio saioak, gure urratsak desitxuratzeko komunikabideen ahaleginak… Iniziatiba kentzeko saio antzuak dira. Iniziatiba da mantendu behar duguna, gure eskutan dauden urrats guztiak azken muturreraino garatuz, gureetan ez daudenak, gure alde kokatuz, Legalizazioarekin egin dugun bezala, hauteskundeekin egingo dugun bezala.

Jakinda, bidean, indar nagusia gu garela, ez beste inor, gurekin bidearen zati bat egiteko batzuek prestutasuna erakutsi dutela eta era lotsagarri batean jokatzen duten euskaldunak badaudela, ahaztu gabe, aurrean, betiko estatu zapaltzaileak baditugula.

Borroka eta antolakuntza gure bitarteko nagusiak jarraitzen dira izaten.
Aurrera ezker abertzalea!
Zinez, irabazi arte!

Bisitak: 1940
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu