Urratsez urrats…

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Osteguna, 13 Urtarrila 2011 Argitaratua: Osteguna, 13 Urtarrila 2011

 

Azkenengo aldian, nahikoa da lau bost egun Euskal Herritik kanpo emantea, bueltan egon diren berri eta mugimendu guztiekin zur eta lur gelditzeko.

Larunbateko axubetak kendu ezinik, Bilboko kaleak bete zituzten urratsen zalaparta buruan darabilt oraindik. Orduak eman genituen Aita Donostia Plaza eta udaletxea lotzen dituen bideak betetzeko. Aldarrikapena ere argia zen, amaierara heldu ginenerako, dena bukatuta zegoen, eta hala ere, atzetik zetorren jendetza amaiezina zen. Batzuek ikusi nahi ez duten errealitatearen ispilu argia.

48 ordu beranduago arratsaldez tertuliano, irratsaio, egunkari eta tabernetan, lagun askoren ahotan zegoen berria: ETA erakundearen komunikatua… “gazi-gozoa, laburra, positiboa, ez nahikoa, beharrezkoa, derrigorrezkoa…” Azkenengo aldian hain lerro gutxik hainbeste erreakzio eragitea ere! Beste urrats bat.

72 ordu barru Sopelako Kurtzio Kultur aretoan Gernikako akordioaren aurkezpena egongo da. Herriko bertako hainbat eragilek ere sinatu dutena, eta atxikimendu gehiago jasoko diren esperoan. Euskal Herrian dugun gatazkaren korapiloa askatzeko orduan beste urrats bat.

Bitartean, ez dakit zer edo zer gehiago gertatuko den, ez dut sopela.net irakurtzeko aukera izango, baina argi dago hemen zerbait mugitzen ari dela, edo horretarako grina, gogoa, eta beharra badagoela. Beldurrak, bertigo eta zorabioak albo batera utz ditzagun eta ea aldaketarako birusa, gripea legez, txokoz txoko hedatzen den, epidemia geldiezina bihurtuz.

Bisitak: 1682
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu