Covid tasa Sopelan: 204,93
204,93 da Sopelako Covid tasa 100.000 biztanleko Osakidetzak urtarrilaren 11n egindako azken txostenaren arabera. Gabonen hasieran, abenduaren 23an, tasa hori 162,20koa zen.
14 positibo aste batean
137 Ikustaldiak
Covid tasa Sopelan: 204,93
204,93 da Sopelako Covid tasa 100.000 biztanleko Osakidetzak urtarrilaren 11n egindako azken txostenaren arabera. Gabonen hasieran, abenduaren 23an, tasa hori 162,20koa zen.
14 positibo aste batean
Sopelan azken urteotan egin den manifestaziorik handienak hartu zituen herriko kaleak atzo (larunbatean, hilak 9) euskal presoen urrunketa politikari amaiera emateko aldarrikapenaren pean.
Deialdia SARE herri ekimenak egin zuen eta 238 euskal udalerritan gauzatu ziren mobilizazioak. Sopelan, txalaparta entzun ondoren, jendetzak herriko kaleak zeharkatu zituen zanpatzarren atzetik eta udaletxeko plazan amaitu zen ekitaldia Espainiako eta Frantziako gobernuei euskal presoen egoera gehiago ez luzatzeko eskatuz eta beren legedia bete dezaten.
Ondorengo alderdi politikoek bat egin zuten bat mobilizazioarekin: EAJ, EHBildu, Elkarrekin-Podemos eta Geroa Bai; eta sindikatuek: ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, esk, Etxalde, Hiru eta CGT. (W.)
Urtarrilaren 9an, larunbata honetan, Euskal Herriko herri guztietan mobilizazioak egingo dira Euskal presoak Euskal Herrira!!! aldarrikatuz, eta orain arteko urrunketa politikari amaiera eman dakion exijituz.
Sopelako hitzordua
Urtero, urtarrilaren hasieran, manifestazio erraldoia egiten da Bilbon; baina, 2021 honetan, pandemia saihesteko ezarritako neurriak kontuan hartuta, “ekitaldiak” herriz herri egingo da, eta Sopelan 17: 30ean izango da hitzordua, Udaletxe plazan.
Euskal gazteriak urtarrilaren 2an esan zuen bezala: “Euskal Herriko gatazka armatuaren ondorioak biziko dituen azken belaunaldia izan nahi dugu eta izan behar dugu”. Argazkian, Sopelako Ernaiko hainbat gaztek mobilizazioekin bat eginez Sopelako bi presoen irudiarekin. (W)
Astelehenean (abenduak 28), etengabeko euripean, Sopelako jubilatu talde bat bildu zen udaletxeko plazan, eta badira ia hiru urte elkarretaratze hau egiten dutela astelehenero.
Sopelako Udalak Eleizalde kalea oinezkoentzat bihurtu du behin-behinean, eremua osotasunean arautzeko zain. Benetan, erdizkako oinezkoen gunea izango da, kalean garaje partikularrak baitaude eta haien sarrera-irteerak baimendu behar dira.
Zorionak, kritika bat eta kezka bat.
Gabonetan, pandemian bete-betean, eta murrizketak; baina Sopelostar askok gogoan dituzte euskal presoak. Gaur, abenduaren 24an elkarretaratzea egin da Sopelako udaletxeko plazan 13:00etan eta lagun talde handi batek hartu dute parte. Elkarretaratzean Olentzeroari gutuna bidali zaio “presoak etxera” etor daitezen eskatuz.
Honez gain, abenduaren 31n, urteko azken egunean, urteko azken mobilizazioa egingo da 19:00etan SARE eta ETXERAT herri mugimenduek deiturik xede berberarekin: “etxean nahi ditugu!!!”
12:30ean izan da mobilizazioa enpresaren aurrean, hainbat egin dituzte jada lekualdatuko zituztela iragarri ondoren
Itxieren eta lekualdaketaren aurkako protesta gisa, langileek greba mugagabea hasi zuten azaroak 24ean. ELAren iritziz “ez da lekualdaketa, ezkutuko itxiera baizik”.
Gaur, abenduak 19, 100 lagun baino gehiago elkarretaratu dira Sopelako udaletxeko plazan, 12: 00etan “Demokrazia” lelopean.
Bateragune auzia
Mobilizazio honek bat egin du sindikatu, alderdi eta eragile askok egindako deialdiarekin Espainiako Gorenak Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez Bateragune auziagatik berriro epaitzeko hartutako erabakiak eragindako ezinegonaren aurrean.