UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.
Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.
ASTE ON
Marijaia herriarena da
Uda honetan pil-pilean egon den gai batekin natorkizue, jai eredu, herrikoia, parekide eta parte hartzailearen kontra ematen ari den erasoaz hain zuen ere.
Medioetan agertzen ez dena badirudi ez dela existitzen eta, hortaz, inork ez du horretaz berba egiten. Saiatu dira beti gu eta gure mezua desagerrarazten baina hor darraigu, kementsu eta indartsu eta horregatik, oraingoan, kaleetatik bota nahi gaituzte. Baina, honetan ere, lan makala izango dute, lan makala izan duten bezala Iruñeako Peñen mezua entzun ez zezan, imajina ezin zitezkeen trikimailuak erabiliz edo eta Blusen, Piraten, zein Bilboko Konpartsek urteetan erakutsitako lana, elkartasuna eta batasuna apurtzen saiatzen edo eta hainbeste eta hainbeste herriko talde, jai zein txosna batzorde baliogabetzen.
Azken egunotan birritan egon da Eunate Agirre kirolari sopeloztarra lehiatzen Portugalen. Alde batetik, SINTRA PRO txapelketan parte hartu zuen: final-zortzirenetan Karla Costaren aurka garaipena lortu ostean, final-laurdenetan Miya Inoue izan zen irabazlea, Eunate txapelketatik kanpo utziz.
Baina nahiz eta garaipena ez lortu, Eunate Agirrek 915 puntu eskuratu zituen eta haiekin Munduko Bodyboard sailkapen nagusian bigarren postura igo zen.
Aste honetan ere Eunatek Portugaleko Miss Sumol CUP 2010 txapelketan parte hartu du. Lehenengo txandan Madalena Pereira, Alexandra Rinder eta Maria Lourençori irabazi zien, eta gauza bera egin zuen bigarrenean Maylla Venturin, Andrea Dias eta Claire McGowan bodyboardekin. Finalaurrekoan, ordea, ez zuen garaipena lortu eta Eunatek finala areatik ikusi behar izan zuen.
Karla Taylor brasildarrak irabazi zuen txapelketa. Maylla Venturinek bigarren postua lortzeaz gain, Eunateri Munduko Bodyboard sailkapen nagusiko bigarren plaza ere kendu zion.
Azkenean epaia atera dute eta Asel Luzarraga euskal idazlea errudutzat jo dute. Bere etxean armak eta lehergailua edukitzea leporatu diote. Aselen sostengu taldeek aitortu dutenez bere etxean ez dute ez armarik ezta lehergailurik aurkitu eta hau dena muntai polizial bat baino ez da. Asel Maputxe herriaren lurretan bizi da eta haiekiko elkartasuna adierazi du. "Jarrera hori zigortu nahi izan dute eta hori dela eta errudun dela erabaki dute."
Aselaskatu.org web orrialdean epaiaren berri eman dute. Bertan agertzen den balorazioan aipatzen da ikusteke dagoela zein izango den Aseli jartzen dioten zigorra. Gerta daiteke espetxera ez bidaltzea baina bai aldiz, Txiletik kanporatzea. Txileko Gobernuak helburu hori hasieratik bilatu du eta beraz oso posiblea da azkenean kanporatzeko erabakia hartzea. Aselek beti aitortu du bere gogoa Maputxen herrialdean bizitzea dela, han baitu bere laguna eta bere bizitza. Aselen aldeko argerkari digitalean dioten moduan, datorren asteartean jakinaraziko diote epaiaren nondik norakoak, eta orduan ezagutuko dugu epai horren oinarria, zigorra eta bere ondorioak.
Hori dela eta, irailaren 7an asteartean konzentrazio bat egiteko deia egin dute. Bilboko Plaza borobilean, arratsaldeko 19:30ean izango da.
La sociedad catalana dejó claro con la manifestación histórica del 10 de julio que se ha acabado el juego autonomista. La sentencia del Tribunal Constitucional dejando sin efecto apartados fundamentales del Estatut aprobado en referendum, ha supuesto la clarificación de la apuesta por la independencia de amplios sectores de la sociedad catalana.
Después de aquella histórica manifestación, las formaciones políticas y los movimientos sociales independentistas están llamados a dar forma a una alternativa política que catalice la apuesta a favor de un proceso independentista que sigue recabando apoyos e iniciativas populares.
Entre esas iniciativas, la canción de David Rosell i Titot titulada "En un poble oprimit", se está convirtiendo en el auténtico himno popular de la ola independentista catalana y en internet se pueden ver varias coreografías y videos que estudiantes, cuadrillas y personas están socializando para dar continuidad a la apuesta independentista. Sin lugar a dudas una buena y vital iniciativa a tener en cuenta. Aquí os presentamos uno de esos videos.
ADIERAZI EH! ekimenak datorren irailaren 11an eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazio nazionala deitu du. Mobilizazioa Bilbon burutuko dute eta bertara joateko Euskal Herriko eragile guztiei gonbidapena luzatu die.
ADIERAZI EH! ekimenaren ustez Euskal Herriak oso une garrantzitsuan murgilduta dago. Alde batetik eskubideen urraketa oso zabala eta kezkagarria delako eta beste aldetik Euskal Herriko gehiengo zabal bat osatzen ari delako egoera honi buelta emateko eta benetako eskenatoki demokratikoa erdiesteko.
Dagoeneko eragile askok manifestazioarekin bat egin dute. Haien artean, ETXERAT! erakundeak agerraldi publikoa egin du manifestazioan parte hartzeko dei eginez. "Herri honetan, eskubide guztien errespetatzerantz pausoak ematea urgentziazko zeregina dela deritzogu, eta horretarako konpromiso eta tresna berriak sortu behar dira. “Adierazi EH”-k hasi du bidea, eta guk bide horretan parte aktiboa izango gara" aipatu dute. Manifestazioaren garrantzia azpimarratzeko hau esan dute: "Manifestazio hau benetako aldaketa hasteko baliagarri izan dadin, Etxeratek parte hartzera animatu nahi du herritar oro, eta bereziki, deialdi bat egin nahi diegu mota guztietako eragileei, benetako konpromisoak har ditzaten, egoera berri bat sortzeko."
Etxerat elkartearen agerkari digitalean irakur dezakezuenez, pasa den larunbatean Andaluziako espetxeetan dauden euskal preso politikoak bisitatzera zihoan autobusa harrikatu zuten. 39 senide eta lagun autobusean zihoazen eta horiek guztiak espetxe ezberdinetan utzi eta gero, gidariek autobusa Puerto de Santamariako kale batetan aparkatu zuten bertako hotel batetan lo egiteko.
Arratsaldeko 17:00etan ile horixka zuen gizon batek, autobusa sei edo zazpi aldiz harrikatu zuen. Nahiz eta lekuko batek poliziari abisua eman ez ziren bertaratu. Gidariek salaketa jarri zuten baina poliziek ez zieten aparteko kasurik egin. Aurreko kristala kolpatuta etxerako bidaia egin zuten.
Etxerat elkarteak horrelako erasoak askotan pairatu behar izan dutela salatu dute. Euskal presoekiko Estatuak mantentzen duen politika kriminalaren beste ondorio bat dela esan dute eta beraz, politika horri amaiera emateko guztion indarrak bildu eta aktibatu behar ditugula azpimarratu dute.
El sopeloztarra Koldo Larrinaga y el argentino Pablo Fusto se han proclamado campeones del Torneo Villa de Bilbao de pala después de ganar por 40-26 a Esteban Gaubeka y Julen Beldarrain en la final disputada ayer en el frontón del Club Deportivo de Bilbao.
La pareja ganadora dominó el partido, que tuvo una duración de 61 minutos, con un Fusto firme y brillante en los cuadros delanteros en todas las facetas del juego y que estuvo siempre apoyado en la zaga por la habitual solidez de su compañero Larrinaga.
La floja actuación de Gaubeka cerca del frontis facilitó la tarea de sus rivales. El palista de Armintza se mostró descolocado y sin empale en ningún momento y tampoco su compañero Beldarrian estuvo demasiado acertado ni en el saque ni el peloteo como para poner en apuros a los vencedores.
Gaur eguerdian Bilboko Aste Nagusiaren egun handian herritar talde batek deitutako ekitaldi politikoa burutu da. "Euskal Herriaren eskubideen alde" leloarekin mobilizazio bat deitu zuten. Herrizaingo sailak ibilbidea aldatu eta gero, beste bide alternatibo bat proposatu zuten baina Aresen poliziak berriro ere ekitaldia debekatu zien. Hau ikusita, Zabalburun ekitaldi politiko bat egiteko erabakia hartu zuten.
Ekitaldian "Euskal Herrian aro berri bat zabaldu dela" baieztatu dute eta PSOEri bide demokratikoak eta indarkeriarik gabekoak erabiltzeko enplazamendua egin diote. Bideo honetan ekitaldiaren laburpena ikus dezakezue.
Sopelako Ezker Abertzaleak udan herrira heltzen ari diren turistei ongi etorria emateko esaldi hau aukeratu du. Uztailetik materiala banatzen ari dira eta toki estrategikoetan pankartak eta kartelak ipini ditu.
Ingelesaz, frantsesaz eta erderaz, turistak Euskal Herrian daudela ohartzeaz gain, herri honetan bizi den gatazka politikoaren zergatia azaltzen die. Ekimen propagandistiko honekin ere uda honetan gure herrira datozen turistei gure berezitasuna jakinarazi nahi die.
Orain arte kartelak eta mila orri baino gehiago banatu dituzte. Horretaz gain herriko hainbat lekutan “Freedom for the Basque Country” leloa daramaten pankartak ere ipini dituzte baina Ertzaintzak edota Udalak aginduta berehala desagertu dira. “Ez dakigu PSOErentzat edota Sopelako PNVko nagusientzat hemen askatasuna nahi dugula jakinaraztea ere delitua ote den. Irailatik aurrera jokabide honen inguruan Udalean galdegingo dugu eta bere kasuan salaketa gogorra ere egingo dugu” adierazi dute Ezker Abertzalearen bozeramaleek.
Ekimen hau dela eta, Sopelatik pasatu diren turistak aske izan nahi duen herri eder batetan egon direla kontatuko dute.
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.
Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.